XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hantxe agortu zitzaion uniforme urdinez jantzitako gizonari geratzen zitzaion pazientzia apurra: - Hizketan ahaztu egin al zaizue?.

Nora zoazten galdetu dizuet.

Belarrondoko bana nahi al duzue hizketan hasteko, ala?.

No-ra zo-az-te? No-ra?.

- Ez dakigu - erantzun zuen Kittanok.

- Nola ez dakizuela! Niri ez adarrik jo!- esan zion urdinezko gizonak Kittanori paparretik helduz eta garrasika.

@- Beotibarren sartu gara trenean eta... han jolasean genbiltzala... gu konturatu gabe... abiatu egin da.

@- A, trenean sartu zarete jolas egitera, e! Ez al zegoen beste lekurik?.

Nik esango dizuet non jolas egin behar duzuen orain.

Eta berriz bileterik gabe harrapatzen bazaituztet poliziaren aurrera joan beharko duzue zeuen gurasoekin.

Eta horrela, hurrengo geltokian jaitsi behar izan zuten Kittano, Mieliño eta Kintxok, belarriak makur-makur zituztela.

MANDOGAIN zegoen idatzirik geltoki sarrerako ate gainean.

Beotibartik hamabost bat kilometrotara zeuden.

Arratsaldeko seiak, elurra mara-mara ari zuen eta iluna gainean.

- Zer egin behar diagu orain?- galdetu zuen Kintxok atzazalak janez.